gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2025ko irailak 29, astelehena
Walser
GIPUZKOAKULTURA.NET > IRAKURKETA GIDAK > ROBERT WALSER,1878-1956
BIOGRAFIA LABURRA

 

Robert Walser Bielen jaio zen (Suitza) 1878an, eta 1956ko Eguberri egunean paseatzen ari zela hil zen, Herisauko zoroetxetik gertu. Bertan pasatu zituen bizitzako azken hogeita lau urteak. Hamalau urterekin, ikasketak utzi zituen; eta, idazketan jardun ahal izateko, era guztietako lanbideetan aritu zen -mandatari, aktore, liburu-saltzaile, bankuko langile, artxibozain, idazkari-. Silesiako gaztelu batean etxezain izateko klaseak ere hartu zituen. Ezinegon handia zuen, eta bere liburuetako pertsonaiena bezain alderraia eta ezegonkorra zuen bizitza. Izan ere, bizimodu nomada aukeratu zuen, eta Stuttgarten, Zurichen, Berlinen eta Bernan bizi izan zen. Azken hiri horretan egon zen lehen sei urteetan bakarrik, esaterako, hamabost aldiz aldatu zuen etxez.

Hainbat idazle handik goraipatzen zuten; hala, Kafkak, Robert Musilek, Elias Canettik eta Walter Benjaminek bere liburuei buruz berotasun handiarekin idatzi zuten. Berrikiago ere, Thomas Bernhardek eta Peter Handkek alemanezko idazleen azken belaunaldiengan izan duen eragin ukaezina oroitarazi dute. Halere, bere argitalpenek ez dute inoiz irakurleen arrakastarik lortu, eta idazleak bere obrak argitaratzeko ere zailtasunak zituen.

1925ean, zorotasun hereditario baten lehen zeinuak agertu zitzaizkion. Askotan mozkortu egiten zen, eta entzunezko aluzinazioak, gaueko beldurrak eta agresibitate krisiak zituen. Bere arreba Lisak, hil zen arte, etengabe sostengatu zuen; eta, 1929an, bere aholkuei jarraiki, Walser Waldauko zoroetxean sartu zen, borondatez. Laster, Herisaura trans- feritu zuten, eta bertan bizi izan zen hil arte.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Departamento de Cultura, Juventud y Deporte - Diputación Foral de Gipuzkoa
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net