gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2025ko irailak 29, astelehena
Walser
GIPUZKOAKULTURA.NET > IRAKURKETA GIDAK > ROBERT WALSER,1878-1956
IDAZLARI BURUZ

Robert Walser ezberdinaren, arraroaren eta ustekabearen idazlea da. Testuetan, begirada garbia du, baina, aldi berean, kritikoa. Ironia handia dauka, eta bere umore ia ulertezinak irakurleak txundituta uzten ditu. Walser zalantzaren idazlea ere bada; objektuen eta gertaeren mundua hitz bihurtu bezain laster, badirudi testuak eguzki betean eta lupa azpian jartzen dituela, erretzen diren arte.

Walserrek bere idazketaz beraz ere baditu zalantzak, bere hitzetaz; izan ere, idazten amaitu orduko ezabatu nahi duela dirudi, fereka baten ondotik datorren zarrapoaren antzera. Bere prosak gainezka egiten du, eta bat-batean, gelditu egiten da. Badirudi barrearen frenoak bere esaldi mundukoi bakoitza geldiarazten duela. Bizitzaren amaiera bere liburu guztietan antzematen da, botere forma guztiak bost axola baitzaizkio, eta hainbeste maitatu zuen elurretan itxuragabetzen baita etengabe.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2006 Departamento de Cultura, Juventud y Deporte - Diputación Foral de Gipuzkoa
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net