Hemen biltzen dugu Koldo Mitxelenan kontsulta daitekeen Robert Walserren lana. Irakurleak hainbat ataletan sailkatuta aurkituko ditu obrak, hain zuzen, eleberri, kontaketa, olerki eta idazlearen testuetan oinarritutako zine moldaketen ataletan.
Izenburu bakoitzean aipatzen dira lana idatzi edo argitaratu zen urtea eta alemanezko jatorrizko izenburua eta gaztelerazko itzulpena.
Egileari buruzko azterlanei dagokienez, aipatzekoa da Carl Seeligen Paseos con Robert Walser lana, Walser hil arte ingresaturik egon zen Herisau erietxe inguruko bideetan barrena paseatzen zuten bitartean bi idazleek izandako elkarrizketen emaitza da.
Bibliografia oharren transkripzioa eta aurkezpena liburutegietako araudiari jarraituz egin da. Erreferentzia bibliografikoak ondorengo argibideak ematen ditu:
Urtea (noiz sortu edo argitaratu zen lana) Jatorrizko izenburua gaztelerara itzulia - Jatorrizko izenburua alemanez Izenburua / edukin intelektualaren arduraduna(k). - Argitaraldia. - Argitaralekua : Argitaletxea, argitalpen-data Orrialdeak : ilustrazioak ; alearen neurriak. - (Saila ; zenbakia) Oharrak
Gida hau Interneten ere aurki daiteke. Helbidea: http://robertwalser.gipuzkoakultura.net Koldo Mitxelena Kulturuneko beste irakurketa gidak bertsio digitalean kontsultatzeko, bilatu: http://www.gipuzkoa.net/kultura [Liburutegi digitala / Irakurketa gidak]